Bilbon egindako Pintxo Ibilbidea

Pintxoak, taberna eta jatetxe gehienetan zerbitzaten diren gosegarriak dira eta aldi askotan janari edo afari bezala. Kontsumo honi Pintxoz joatea deitzen zaio eta oso tipikoa da Bilbon.

Tourbel-en Bilboko eta inguruko pintxo toki bakoitzeko lokal famatuenetik egindako pintxo ibilaldiak eskaintzen ditugu, txapelketa gastronomikoetan premitatuta izan direnak, baita gertu dauden kostako hirien tabernetatik ere.

Bilborako bisita.

Tourbel-ek Bilboko alde garrantzitsuenetatik bisita gidatua eskaintzen du, esate baterako, Alde Zaharra, Arriaga Antzerkia, Udala, Diputazioa, Arte Ederreko Museoa eta Guggenheim, Euskalduna Jauregia, Artxanda mendia (hortik Bilboko hiria osoa ikusi ahal daiteke), Bilboko itsasadarretik ontziz egindako ibilaldia, Abando Ibarratik paseoa, San Mameseko futbol estadioa, Gran Vía.

Errioxarako txango eguna

Tourbel-en mahai oneko eta ardoko maitatzaileentzako asteburuko txangoak egiten dira, Bilbon hasten eta amaitzen. Asteburua, Errioxako ardoan eta euskal sukaldaritzan zentratu egiten da. Ardo ona, janaria, arkitektura eta artea gustatzen bazaizkizu, asteburu hau zuretzat da!

Tourbel-ek Errioxako ardandegi desberninetara bisitak egiteko aukera ematen du, hauetan, halaber, ardo-dastatzea egingo da eta nahi izanda, alde horretako ohiko platerren dastazea, janaria edo ardandegian egindako mokaduen bidez.
Asteburu osoko bisitak izan daitezke, zeinetan bisitak ardandegi desberdinetara egingo dira edo nahiago izanda, egun bakarrekoa egin daiteke.

San Juan de Gaztelugatxera eta Lekeitiora egindako txango eguna

San Juan de Gaztelugatxeko ermitara egindako txango egunak eskaintzen ditugu, eta heltzeko 231 eskailereko bidea zeharkatu behar da.

Ermitaren barruan, hondoratzeko gertu dauden itsasontziak irudikatzen dituzten koadroak daude eta zintzilik dauden ontzien maketak ere.

Txango berea, Lekeitio bisitatzen da, kostako herri arrantzalea.

Eskuinaldetik egindako ibilbidea

Tourbel-ek Areetako eskuinaldetik egindako bisitak eskaintzen ditu, bertan, alde garrantzitsuenak bisitatzen dira, esate baterako, Portugalete, Getxoko kirol-portua, Portu Zaharra, etab.

Hurrengo aktibitateei buruzko informazio gehiago eta aktibitate gehiago izateko, gurekin harremanetan jarri ezazu.

  • Ezkerraldera egindako bisita.
  • Zarautz eta Donostirako txangoa.
  • Sagardotegi batera egindako bisita.
  • Surf-programa 10 ordu.
  • Sopelako srfers tokira egindako bisita.
  • Zezeneko txango eguna.